Getsemani nere miñondo

X

 

Miñ-aurrearen ikara! Miñaren larripena!

Miñ-ondo aundiak badu atsegin bat ostena.

Min-lekua legunkatuz artzen dan atsedena

esateko bakar da gai miñ aundiz egon dena.

 

Giltzapera nindoala esku lotuak burniz,

arren, lasaxegotzeko esatear egon niz.

Makurrago gerta-bildur, ixil jasan dut anitz.

Etziramon goxoa nun, ukaraiak igurtziz.

 

Ez dakit noiz arte, baña jun ziran nere miñak;

Baratzan Jaunaren aien aldean ez samiñak;

bañan Arenak sumatuz esan ditezke ziñak,

miñ-ondoaren goxoa jastatzeko egiñak.

 

Urteroko Garizuman au dut nere xokoa,

zazpi urtez ain samiña, zazpi laukoz goxoa.

Zuretzat izan zan miña, neretzat miñondoa.

Zernai gaitz gerta dakidan, Getsemanin gogoa.

 

w1952

  

© Orixe

 


susa-literatura.com