-269-

Eguzkitza'tar Andolin'i

1971-VIII-9

Herritar maitea:

Eskerrik hanitx zure leterentako. Plazerekin ikhusten dit ene Haur besoetakoa maiten ükhen düzüla. Zorigaitzez, ez dit haboro euskaraz izkiribatzen (ez eta beste zuiñ nahi mintzajetan...).

Pharka izadazüt ere ez badereizüt ihardesten Anaitasuna-ko interviewarentako, bena aspaldi huntan, gogait eginik, deliberatü dit Euskadi-ko gaizetan haboro pharte ez hartzea.

Zure

''' J. Mirande.

© Jon Mirande


susa-literatura.com