
|
(Goizueta, 1959) maestria
ikasketak egin zituen, baina idazteari emana dago. Poesia ez ezik nobela
ere egin du (Emily), ikerketa filologikoa (Euskarak sorgindutako
numeroak eta Koloreak euskal usarioan), saiakera (Marasmus
femeninus eta Harripilatan ezkutatu zeneko apo tipiaren burutazioak)
eta lan etnografiko erraldoi bat Leitzako historia xehea oinarri hartuta,
Leitzako errege-erreginak. Iritzi pertsonaleko eta behako zorrotzeko
artikulugilea da.
Obra poetikoa
JOANNES D'IRAOLAREN POEMA BILDUMA. Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa,
1985
EMILY. Elkar, 1987
IRAINGO APAIZ GAZTEAREN KANTUTEGI ZAHARRA. Pamiela, 1988
ISILEKO KANTAK. Pamiela, 1993
|