(Arbizu, 1963) psikologia ikasketak egina da eta irakasle dihardu. Poesiaz gainera, antzerkia idatzi du (Hegazti errariak) eta kronika liburu bat (Mandelaren Afrika), gaztelaniara itzulia izan dena. Literatura ingelesean aditua, W. H. Auden-en antologia bat argitaratu du, eta burutua dauka Philliph Larkin-en beste bat.

Obra poetikoa
GAUPASAK. Susa, 1991
BIZI PUSKAK. Susa, 1996
PUSKAK BIZIZ. Susa / EEF, 2000

«Idazketa narratibo batean, apainduraz urri eta argitasunez aberats, Juan Olasagarreren ezkortasunak arrazoi objektiboak aurkitu ditu besteen oinazean. Pertsonaien gogoetek gutun estiloa hartzen dute maiz, monologoa gaindituz dialektika bilatzeko. Teknika honekin, bide, gurutzaketa eta elkartze ugariko obra sortu du, eskualde habitatu eta bizi bat eskaintzen digula, alegia, gizategi unibertsal bat. Gure poesian parekorik ez duen tragikomedia honek anti-Euskadi bat paratzen digu begi-bistan, bateko eta besteko erretorika ofizialek ezkutatzen duten euskal herri erreala».

(Koldo Izagirreren sarreratik)