| «Badu
Omar Nabarroren poesiak historikotasunaz sakonagoko elementu bat, gordeago
edo nabarmenago etenik ez daukana bere poema liburu guztietan, hiriaren
gogortasun fisiko eta espiritualari kontrajartzen zaiona: ura, euria,
itsasoa, likidotasuna. Han-hemenka ageri dituen tanta, euri, itsas txori,
marea, uhin ugariek ordezkatzen duten isuritasun horretan egin nahi du
bat Nabarrok, horretan urtu. Itsasoaren baretasuna behar hori, euriaren
jauste berean joan nahi hori, absolutuaren bilaketa da. Gogorra eta malgua,
konkretua eta abstraktua, historia eta betikotasuna, epika eta lirika
ezinegon aberatsenean bizi dira Omar Nabarroren poesian».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |