| «Badu
poesia honek experimentaletik, ez ordea errazkeriatik edo espantutik.
Testuaren konposizio grafikoak ez du ia garrantzirik hemen, eskaintzen
zaizkigun elementuen hautaketa arduratuan oinarritzen da Muñozen
ausardia estetikoa. Irakurketa interpretatibo batera behartzen gaitu autoreak,
baina ez irudien ilunean edo gakoen zailean zorabiatu nahi gintuzkeelako,
Muñozen poesia ezin gardenagoa da proposamen plastikoetan, hautu
zehatz baina nahitara eztabaidagarri baten emaitza denez. Horrela, ikuspuntua
aldatu egiten da poema barruan. Honek, jakina, konplexutasuna dakar, itxuraz
hotza den eraikuntzaren oinarrian autorearen ni problematikoa baitago,
subjetibotasun aberatsean».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |