(Zarautz, 1919 - Suitza, 1965), fraile frantziskotarra izan zen. Misio lanetan ibili zen Euskal Herrian, Ertamerikan eta Suitzan. Poema ugari utzi zuen argitaratu gabe, eta asko galdu egin dira. Saiakera ere landu zuen (Unamuno eta Abendats).

Obra poetikoa
ARANTZAZU, EUSKAL POEMA. Editorial Aranzazu. Oñate, 1949
ARRAUN TA AMETS. Itxaropena Argitaldaria. Zarautzen, 1955
IDAZLAN GUZTIAK I eta II. E.F.A. Oñati, 1977

«Kristoren pasioan oinarritutako iruditeria eta kontzeptuak darabiltza bere herriaren egoera adierazteko, baina herri horrek ez du hil nahi, erromes doa salbazioaren bila, horixe baitu esperantza bakarra, Semearen hildura Amak eztituko du. Azurmendiren beraren hitzetan esatearren, "Euskal Herriaren interpretazio teologiko-liturgiko bat" egiten du Salbatore Mitxelenak».

(Koldo Izagirreren sarreratik)