(Tolosa, 1962), filologoa da ikasketez eta liburuzaina lanbidez. Poesiaz gainera lau ipuin libururen egilea da (Eldarnioak, Zer gerta ere, Ez balego beste mundurik, Ipuin errotikoak), eta antzerki batena (Burdindenda).

Obra poetikoa
UDAZKENEKO KARABANA ERRATUA. Elkar, 1991
APUNTE ETA AHANZTURAK. Kutxa Fundazio Sozial eta Kulturala, 1993
EURIAREN ESKUAK. Alberdania, 1995
KARTAPAZIOKO POEMAK (Juan Kruz Igerabiderekin batera). Ibaizabal, 1998
HAMABI TITARE. Aizkorri, 1999

«Kanpoko mundu arrotza itzulian datorkio ostera Karlos Linazasorori. Bere jarrera kontenplatiboak kutsagarri bihurtu du oharkabean, besteak beste poeta honek ikusteko, detaile piktorikorako daukan ahalmen bereziak halako traizio positibo bat egiten diolako. Inguru desjendetu baina maleruski eder horrek beteko du, nolabait, bere bakardadea, metaforaz pilatzen den deskripzio pausaturako eta gogoetarako bikain erabiltzen dakien lerro luzeko bikotan, karrankarik gabeko idazkeran, soseguz, hasierako diskurtsoaren fatalismoari dagokion bezala».

(Koldo Izagirreren sarreratik)