| «Aberrigintza
omen zelako irten zen Lauaxeta inspirazioaren bila, itxuraz. Baina poeta
izan gabe, edo bokazioz hala izan gabe, poesiaren mekanika ez ezik haren
edertasuna atzeman eta zabaltzeko gai izan zen. Poesiak kutsatu egin zuen,
eta hala ageri zaigu Lauaxeta zorionez kontradiktorio bat: katolikotasun
probintzianoa osoro gainditzen ez duen arren sentsualtasun mistikoaren
zale, hiriko azpimunduari hastio dion hedonista, "Gexorik nago" hasperen
eginez malenkoniatsu biziagatik "Itsasora!" dei egiten duen abertzale...
Sabinianoa da eta Baudelaire maite du. Lauaxeta ez da nazionalismoaren
abaroan gizendu nahi duen mediokritate bat, Lauaxetak amateurismoaren
aurkako borroka abiatzen du».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |