| «Gure
herria "edozein haizeren menpeko" nahi ez duenaren mindura du Jose Anjel
Irigarayk. Horixe da nafartasuna, arrangura existentzial-kolektibo bat,
gure itolarri historikoa, erresuma baten hondamendian eta erresistentzian
islatua. Lauaxetak landu zuen balada historiko ederrik, baina historiaren
interpretazio abertzale ofizial batetik, era epiko-tragiko batean. Hondamendiaren
kontzientziari bere kexamendu pertsonala eransten dio Irigarayk, esan
liteke poeta barne exilio batean bizi dela, toponimoen eta izenen eta
iragan aroen aipu ugariek ausentzia handi bat salatzen dute noski. Poetak
sumatzen duen hustasun horrek bihurtzen du oroitzapena saudade. Nafartasuna,
gure saudade nazionala».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |