| «Zatiz
baino ez da ezaguna Gandiaga eta, erran gabe doa, azalez. Gandiagaren
harria elorriaren sorleku menditarra zen euskal gizarteak
kalera egin zuenean, haitz zen, basati, urruneko. Eta batez ere, harri
hari herria falta zitzaion. Elorri ez da ordea ihesmodu bat, inguruarekiko
atxikimenduaren poema da Elorri, inguru hori kalea ez izatea zen
arazo. Egia da poeta bizi den munduan ez dela Gaizkia ageri, edo beste
hitz bat erabiltzearren, Gatazka. Baina ezta Arkadiarik ere. Gandiagak
haitza, elorria, euria kantatzen dituelarik paisajismoa gaindi tzen du,
naturarekiko makurdura minbera ageri da aurrenekoz gure literaturan. Panteismoa
dakar fededunak».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |