| «Anekdota
zaintzeak ez du anekdotikoa egiten Aristiren poesia. Kontaerak transzenditu
egiten du kontatua, eskaintzen zaizkigun estanpek indar berri bat hartzen
dute, batzuetan sinbolikoa, bizitik idatzira. Indar hori areagotu egiten
dute aldizka ageri diren metafora bikainek. Intimismoari nolabaiteko bizkar-emate
batez, poetak egunerokotasunaren eta arrunkeriaren trufa askatzailea egiten
du, geure burua erakusten digu euskaltasunaren jatorkerian, baserri munduaren
kaletartasuna erakusten du, paradoxak biltzen ditu... Iritziak emateko
duen kemenak korronteaz bestera kokatzen du Pako Aristi, kritika soziala
egiten digunean ez-ofizialtasunaren ofizialtasuna jartzen baitu kolokan
bere umorerako jaidura».
(Koldo Izagirreren sarreratik) |