OSCAR WiLDE

kronologia laburra

 

1854: Oscar Fingal O'Flahertie Wills Wilde Dublinen jaio zen urriaren 16an.

 

1871: Trinity College-n egin zituen ikasketak.

 

1878: "Ravenna" poemarekin Newdigate Prize jaso zuen.

 

1879: Londresera bizitzera.

 

1881: Bere lehen liburua argitaratu zuen: "Poems".

 

1882: Amerikako Estatu Batuetan egindako errezitalek arrakasta izan zuten. New Yorken ere lehen antzezlana taularatu zen: "Vera", porrot handia izan zena. Frantzian ezagutu zituen Verlaine, Victor Hugo eta Daudet.

 

1883-1884: Britaina Handian egindako errezitalekin berriro arrakasta. Londresko Chelsean etxea erosi zuen; Constance Lloydekin ezkondu zen (Cyril semea 1885an jaio zen eta Vivyan alaba 1886an, Holland goitizenez idazle bilakatuko zena). Bere bigarren antzezlanak porrota izan zuen: "The Duchess of Padua".

 

1888: "The Happy Prince and Other Tales" ipuinak argitaratu zituen.

 

1890: "The Picture of Dorian Gray" nobela zatika argitaratu zuen Lippincott's Magazine-n, 1891n liburuan agertuko zena.

 

1891: "A House of Pomegranates" ipuinak.

 

1892: "Salomé" idatzi zuen frantsesez, baina ez zen taularatu, lege zahar batek debekatu egiten baitzuen Bibliako pertsonaiak antzeztea.

 

1893: Arrakasta "A Woman of No Importance" antzezlanarekin. "Lady Windermere's Fan" eta "Salomé" argitaratu zituen.

 

1894: Sarah Bernhardt aktoresak "Salomé" antzeztu zuen Parisen. "The Importance of Being Earnest" idatzi zuen.

 

1895: "The Importance of Being Earnest" antzeztu zen St. James's Theatre-n. Alfred Douglas-en aitak (Queensbury-ko Markesak) irain homosexualengatik salatu egin zuen Oscar Wilde; birritan epaitu zuten, eta espetxeratzea lortu zuten maiatzaren 27an, bi urterako (Wandsworth eta Reading Gaol presondegietan). Wilderen ondasun guztiak enkantean saldu zituzten.

 

1897: "De Profundis" idatzi zuen kartzelan, zeinaren zati bat 1905ean argitaratu zen, eta osorik 1962an. 1897ko maiatzaren 19an irten zen kartzelatik, eta Parisera erbesteratu zen Douglasekin batera; Sebastian Melmoth izenordea erabili zuen.

 

1898: "The Ballad of Reading Gaol" poema argitaratu zuen. Oscar Wilderen emaztea hil zen: Constance Lloyd.

 

1900: Azaroaren 30ean hil zen Oscar Wilde, Parisko Hotel D'Alsace-n (Arte Ederren kalea 13). Bagneaux hilerrian ehortzi zuten, baina bere gorpua Pere Lachaise hilerrira aldatu zuten 1909ko uztailaren 19an; 1914an Jacob Epsteinek hilobi berria egin zion.

 

 

"Oscar Wilde" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com