Jose Manuel Lujanbio, «Txirrita»

(1860-1936)

 

          Ez dira gutxi literatura idatziaren ondaretzat jo litezkeen bertsolariak. Horietako bat, duda batere egin gabe, Txirrita da. Hernanin jaioa, 1860ko abuztuaren 14an, eta Altzan hila, 1936ko uztailaren 3an.

        Webgune honetan, jarritako bertsoak besterik ez ditugu hartu. Bazter gelditu dira, banaka bada ere iritsi zaizkigun bat-bateko bertsoak. Besteak beste, «Il da Canovas», «Zuk il zenduen artzaia» edo «Auxen da lotsa eman didana» famatuak. Horietaz gozatzeko, baita haren bizitzaren zertzeladez eta abar ugariez ere, ezinbesteko iturria da Antonio Zabalaren «Txirrita. Jose Manuel Lujanbio Retegi» liburu mardula, Aspoaren Sail Nagusian 1992an argitaratua. Handixe hartu ditugu geuk ere webgune honetako bertso jarriok.

        Bertsozale Elkartearen webguneko Bertso Doinutegian topa ditzakezu bertso hauetako askoren doinuak: zehazki, 38 dira Txirritaren bertsoei atxikitakoak.

 

 

 

Txirrita-en bertso jarriak

 


susa-literatura.com