Itxarkundia

(Goiz-abestija)

 

                I

(Bakarra (birritan eta maratz))

 

Azkatasun-eguzkija

Basotik urtenda,

Bere argija edonun

Arin zabaltzen da.

 

(Batzukua (bein eta arin)

 

Itxartu zaiz, bizkattarrak,

Aupa, euzkeldun gustijak:

¡Gora, gora antziñeko lagijak!

 

                II

      Ixillix ba-zagoz danok,

Zer dozube entzuten:

Ara gaur guda-santsuak

Gattuzan dettuten.

 

Itxartu xaiz...

 

                III

      Arrpegija gorrituta

Darakus euzkijak:

Gorrijagotuko dira

Bertoko mendijak.

 

Itxartu xaiz...

 

1896'gko. Orrila'n

 

Baserritarra, 14'g. zenbakija, 1897-Garila-31

 

 

 


Sabino Arana Goiriren «Olerkijak»

 


www.susa-literatura.com