295
urrumarak ehotzen eta desehotzen
ditu haizeak teilatu ezkinetan
ez da inor etorri
hitz amoltsu bat esatera
ilargia igitaia da leihoan
eta ni ispilu hautsi bat