264

 

hilik agertu da preso bat bere zeldan

hirurogei egunez zigorturik egon ondoren

 

bere burua hil omen du

 

iadanik ez da egiten hiletarik gartzelan

hurrengo bizitzaz fedea galdu delako

 

edo hileta bana eginez gero

sobera egin behar liratekeelako

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com