250
ene belaunaldiko buru hobezinak
ez zituen erotasunak suizidiora eraman
ez dira erakunde armatuko liberatuak
eta ez doaz balantzaka heroina xurien xerka
beren bizitzari zentzu bat aurkitu ezean
opusekoak baino haur gehiagoz erditzen dira
ene belaunaldiko buru hoberenak
eguneroko bizitzaren miserian higatzen dira
familia ugari bati amore eman ezinez
eta poema luzeak irakurtzeko astirik gabe
ez dakit zer senditzen duten eguberrietan
gutaz oroitu eta christmas doratuak igortzean