235

 

ez da komunikatu bat

ez pornografia ere

sakelean gordetzen duzuna

badakit esperantza dela

 

baina esperantza zer den

galdetzen dizut

 

heltzear den gauza onaren seinalea dela

esaten didazu batzutan

 

inoiz bide saihetsetan bildu

lore ustelak direla esan duzu

 

bestetan igurikatzea dela diozu

egunik egun igurikatzea soilik

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com