190
debekaturik dago euskaraz
gutunik izkiriatzea
lehengo zuzendaria elbarria zelako
eta gorroto gintuelako zela uste genuen
orain gobernu sozialista eta zuzendari
berria heldu arren berdin debekua
zentsoreek euskara ulertzen
ez dutelako dela diote
zuk gaztelania ez ulertzea ez da posible