164

 

estatua defendatu egin behar da

terrorismoaren erasoetarik

horregatik estekatzen dira barrabilak

komisaria gauetan

 

eta horregatik erretzen dira diti puntak

winston zigarrotxoz

 

barrabilak haustuz eta ditiak erraustuz

defendatzen du estatuak bere burua

 

eta horregatik deitzen da demokrata

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com