148
hala ere euskaldun guziak ez dira gaiztoak
katoliko asko ere bada haien artean
onak dira entrepresari gehienak eta
gobernuaren aldeko langilerik ere bada
baina sinets egidazu onik hoberenak
burruka armatua utzi dutenak direla
beren ardi bandera zuria altzaturik txintxo
inork agindu sarobeetara sartzen bait dira