134
hormako lohi gunetara begiratu eta
irudiak imajinatuez gero
tuareg urdinak beren gameluetan
funanbulo enanoak erortzear
gerlari etrusko bat zerraldo
baina zer egiten duzu hor maitea
zergatik ezabatzen zara ni hurreratzean