64

 

gau gilotinatuetan

harri azalaren hotza

mila gatiluren bildurra

eta lokartu ezina

 

zer bero behar du zuen odolak irakiteko

 

herdoila bazter guzietan

eltxoak zauri ezpainetan

manten hezetasuna

eta hala ere logalea

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com