48

 

infernura inguruka doan eskaileran

geratu gara ez dakigula

zenbana igon maldak edo

 

baina noizbait gau iluna

egun argi bihurtuko zaigu

 

eta laban hotzak noizbait

amorante laztan aldatuko

 

eta noizbait zorigaitzak

haur irri bilakatuko ditugu

 

urrun omen doa eguzkia

dirdira bide bat eginez itsasoan

aldatuko ahal dira gauzak

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com