26

 

gai inportante bat asmatu dut

eta geroxeago ahaztu

 

papertxo bi zirriborratu ditut

agian alferrik ari

 

izarrak suzkoak omen dira

baina ez naute berotuko

 

izarrak labanak omen dira

kurloi kumetxoak hiltzeko

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com