16

 

euskaldunak fanatikoak dira

frustrazio zaharren biktimak

berezko zera

odolaren dentsitatean edo kolorean

nabarmena da

 

entzun egiezu

nik uste dut euskaraz mintzatzea ere

ez dela batere ona

ez bait da posible hizkuntza hain traketsean

zentzunezko ideiak adieraztea

 

 

"Intxaur azal baten barruan / Eguberri amarauna" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com