1
gaur ere goiz ilunduko du agian
zohardian izarrak biztuko
eta hotza egingo du hemen behean
inorekin mintzatzea debekaturik
ene buruarekin mintzatu naiz soilik
baina isiltzeko agindu didate
kantatzea ere debekaturik dago
baina ez dakite
poemak izkiriatzen ditugunik
poema bat hasi naiz izkiriatzen
miarmak bere hariak
zelda bazterrean zabaltzen dituen bezala