Maisubari

 

Esaera zarra da,

Iñoiz jakintsubak,

Egiñ oi dituztela

Txit gauza txatxubak;

Zallak dira bildutzen

Onra ta protxubak

¡Nola ez du pentsatu

Au gure maisubak!

 

Guk nai diyogulako

Euskerari fidel,

Ipiñitzen diguzu

Bekoskua goibel?

Asko dakizularik

Gaizki zaude, Migel,

Ezin biurtu leike

Amorrayik igel.

 

Gerentzako degula

Naitasun urriya

Ta bestienganako

Guztizko tirriya.

¿Beraz orren zitala

Da Euskal-errija?

¿Ain txartzat aldaukazu

Zere jatorriya?

 

Ezagun da erritik

Urruti zaudena...

Ez da gaitza euskaldunak

Eskatzen dutena,

Baizik izan dedilla,

Ongi mundu dena

Ta utzi deigutela

Ostu zigutena.

 

Gutxik letzen dubela

Euskeraz ta argatik

Izkribatutzen dezu

Erderaz-gogotik.

¿Guk ez ta zuk badezun

Maitasunagatik

Edo kalte geyago

Egitiagatik?

 

Jakiñik orkuak zer

Tirri dabilkiten,

Beñere ez dutelako,

Egirik jakiten,

Etziñan nekatuko

Lan oyek egiten,

Ez baziña gaurdaño

Bilbaotik irten.

 

¡Bilbaotik irten ta

Salamanka-raño...!

¿Noraño joan zerade

Zu, Migel, noraño?

Gu etorriyagatik

Beste munduraño

Uste det alderago

Gaudela zu baño.

 

Labur gelditu arren

Euskerazko lanak,

Badira erderazkuak

Zureganuntz joanak;

Irakurri itzatzu

Albadezu danak,

Utzi gabe egiña

Basaldua jaunak.

 

 

 


Pedro Mari Otaño - Alkar

 


www.susa-literatura.com