Nere kabiya

 

(Baztan-dar bati)

 

Lenbiziko arnasa

Artu zan lekura,

Zeñek eztu izango

Joateko ardura

Txoriyak kabiyari

Naidiyon modura,

Nik maitatzen det beti

Txoko eder ura.

 

Euskal-erri guztiya

Maite det benetan,

Nere anayak daude

Probintzi denetan;

Bañan Naparroako,

Mendi alayetan,

An jayo nintzan eta

Ill nai det an bertan.

 

Elizondoko uri

Maite ta laztana,

Ona seme bat zutzaz

Aztuko eztana;

Beti eskatzen nago

Jaungoikoagana,

Ill baño len eraman

Nazala Baztana.

 

 

 


Pedro Mari Otaño - Alkar

 


www.susa-literatura.com