Eder bati

 

Triste ikusten zaitut,

Mirabe garbiya,

Beti izan zerana

Lagunen argiya.

¿Nora joan zaizu, non da

Lengo far-irriya?

¿Zer gertatutzen zaizu,

Aur maitagarriya?

 

Izar ederrak diz-diz

Nola egiten duban,

Odeyik gabe urdiñ

Daguen zeruban,

Zuk oraindaño ala

Egiten zenduban,

¿Arantzen bat aldezu

Biyotz saminduban?

 

 

 


Pedro Mari Otaño - Alkar

 


www.susa-literatura.com