Gu ta gu-tarrak

 

«¿Zer da Euskera, nor euskaldunak,

zeiñ, ta nongotarrak dira?»

  Galdezka daude atzerritarrak

alde ontara begira,

mundu guztiyan bere berdiñik

ez duben Euskal-errira.

  Eziñ ikusi gaituzte ondo,

irten gaitezen argira,

iñork mantxarik sortu ez dezan

gure jatorri garbira.

 

 

 


Pedro Mari Otaño - Alkar

 


www.susa-literatura.com