Noizbait
(Ordañetan)
|
Geronimo Elizegi,
Zure «Oroimenak»
Pozkidaz bete ditu
Gure barrenak;
Goitaltxatu gaituzu
Otaño-tar denak,
Ingurukuak eta
Urruti gaudenak;
Bizi geradenak,
Ta ill ziradenak,
Pozak eta penak,
Gure kastarenak......
Ar itzatzu eskerrik
Bereziyenak.
Elizegi, altxatzen
Gaituzu txit gora;
Zeiñ ezdute gauz oyek
Uzten gustora!
Gaur ez merezi arren
Orrenbeste onra,
Irabazten sayatu
Gintezke gerora:
Guk ortik kanpora
¡Ai, zenbat denbora!
Bildu gabe iñora,
Lagunen ondora...
Poza da ekartzia
Batek gogora.
Erabaki zerade
Modu bikañian,
Askok iritxiko ez
Luken añian,
Bederatzi puntuko
Doñu apañian;
Beragatik zenbaitek
Zauzka mingañian;
Nik beiñik beñian,
Aiñ gogo fiñian,
Agertu danian,
Euskal-jardiñian,
Lore berri alai bat
Arantz gañian.
Gure euskal jardiña
Arantzaz josirik,
Arritzeko da nola
Dagon bizirik;
Orrenbeste penatzen
Ama ikusirik,
Bere semiak eziñ
Geundezke geldirik:
Guk zabar utzirik,
Ez ark merezirik,
Daukagu jatxirik
Ta eziñ altxarik,
Zergatik batzubek ez
Duten lotsarik.
Kizkurturik jarritzen
Zaizkit atzaparrak,
Gogoraturik amak
Dauzkan negarrak;
Ez eskenñitzekotan
Ditugun indarrak,
¡Zertarako gerade
Aiñ seme zabarrak!
Ondu bitez txarrak
Ta gizondu auarrak.
Leyal ta azkarrak
Puskatu amarrak...
Ez gera esker gabiak
Otaño-tarrak.
Aita ta anaya ill
Ziran ezkeroztik;
Bersuak illunpian
Gelditu zaizkit,
Nola etzetorkidan
Iñondikan pozik,
Zure oroimen onak
Ederki datozkit;
Oraiñ ere ortik,
Gure sorlekutik,
Betiko txokotik...
Lagun zarretatik...
Guztiyai eskumiñak
Gure partetik. |