16. eszena

 

Gaua egin da agirretarren herrian. Metxa bakarrik doa. Beste aldetik alfonbrak saltzen dituen mairu bat agertzen da.

 

METXA.— Gabon dizula.

MAIRUA.— Gauon. Nahi? Etxerako, saloirako. Poli polita ta merkea....

METXA.— Ez, ez dut alfonbrarik nahi. Zuk morua hitzegingo duzu, noski?

MAIRUA.— (Arabez erantzun du)

METXA.— Nola esaten da arabez Etxezuri, Casablanca?

MAIRUA.— Casablanca! Humperi Bogar, Ingri Berman....

METXA.— Eta Ugarte.

MAIRUA.— Ugarte?

METXA.— Bai, nire aittaren lehengusua Ugarte zen eta pelikulan kontatzen den historia.... Bueno, ze axolako zaizu zuri... Nola esaten diozue zuek Casablancari?

MAIRUA.— Dar el Beida...

METXA.— Beida... Dar el Beida... Idatziko al didazu paper honetan?

MAIRUA.— Ez dakit hainbeste denbora idatzi gabe... Ez duzu alfonbrarik erosi nahi, seguro...

METXA.— Tok...

 

Dirua luzatzen dio eta Mairuak idatzi egiten dio. METXA baserria dagoen mapako tokirantz hurbiltzen da eta Etxezuri dioen kartelaren lekuan Dar el Beida dion bat ipintzen du. Etxerako bidea hartzen du.

 

 

© Koldo Izagirre / Eneko Olasagasti

 

 

"Metxa" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com