PROSPER MÉRiMÉE
MATEO FALCONE
1803ko
irailaren 28an jaio zen Parisen Prosper Mérimée. Eleberriek eta
bere narrazio laburrek, nouvelle-ek, egin dute ezagun literaturaren eremuan
idazlez gain arkeologo eta bidaiari ere izan zena. Mateo Falcone eta beste
zenbait istorio liburuaren sarreran Koldo Izagirrek kontatzen digunez, Euskal
Herria ezagutu zuen eta euskal hitzik ere ageri da bere lanetan. Are, euskal
herritarra da Carmen bere eleberri ezagunenaren oinarrian dagoen emakumea.
Euskaraz ere badago irakurtzerik Prosper Mérimée. Estreinako itzulpena Nemesio Etxanizek eman zuen argitara 1955eko Egan-en, Mateo Falcone narrazioa hain zuzen. Kortsikan egindako bidaia baten ondoren idatzitako istorio indartsua, Itxaropena argitaletxearen Kuliska Sortan Antzerkiak/Kontu-Kontari liburuan plazaratu zuen Etxanizek 1958an.
Koldo Izagirrek ere Mateo Falcone eman zuen argitara,
Tamango eta Espainiako lapurrak narrazioekin batera, 1995ean Elkar
argitaletxearekin kaleratutako Mateo Falcone eta beste zenbait istorio
liburuan.
Hala Etxanizen nola Izagirreren lanak eskaini nahi dizkizuegu, eta jakina, Mérimée berarena.
Narrazio honetaz gain, 1992an argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak Carmen, seguruenik George Bizeten operari esker Mériméeren eleberri sonatuena dena, Maria Garikanok egindako itzulpena; eta Ereinek Colomba eleberria plazaratu zuen 1996an, Iñaki Azkunek euskaratua.
Bere lanak eta berari buruzko informazio topa ditzakezu Interneten, besteak beste, honako helbideetan: http://www.alalettre.com/merimee-intro.htm; http://agora.qc.ca/mot.nsf/Dossiers/Prosper_Merimee; http://www.chass.utoronto.ca/french/sable/recherche/catalogues/merimee/index.html.