FEDERiKO KRUTWiG
(1921-1998)
POEMAK
|
1998ko azaroaren 15ean hil zen Federiko Krutwig, 77 urte zituela. Hala euskalgintzan nola kulturgintzan (politikagintzan) XX. mendeko eragile handietako bat, gazterik lotu zitzaion euskalgintzari, gehienbat Euskaltzaindiaren bitartez. Euskaltzaindiaren berritzaile eta modernizatzaile izan zen legez, euskal literatur eta kultur munduari ere berriztapenik ekarri zion, ikuspegi laiko bat ekartzeaz gain, pentsamendu klasiko eta orientalen haizeak ere ekarri baitzituen. Bere lan filologiko eta politikoez gain (Vasconia, esanguratsua), literaturaren alorrean izan zuten emaitzarik haize hauek. Poesiaren arloa ez zuen gehiegi landu, baina bere pieza bakanak interesgarriak dira, gure poesigintzari ordura arte arrotz samarrak zitzaizkion lurretan ausartu baitzen Krutwig. Guk bilduak, 11 poema idatzi zituen Krutwigek, Egan, Gernika eta Euzko-Gogoa aldizkerietan plazaratuak, denak ere 1949 eta 1952 bitartekoak. Denak batera eskaintzen dizkizugu, hala-nola Gernika aldizkarian kaleratu zituen bi itzulpen, Goetheren eta Hölderlinen poema banarena.
|