BELAUN TXINGOA
|
Euskal errietako soñu ezti,
izan dana beti
guzien gañeti,
billatu det lurpean sartua
bai eta aztua,
zeren dan zartua.
* * *
Ateratu bear nuke plazara
nerekin dantzara,
oraindik, gauza da,
ikusiko da zein atsegiña;
bizarra urdiña,
baña txit ariña. |
© Juan Ignazio Iztueta