TXANTXAKAK
|
Bertsoak berez errikoiak dira. Baiñan Iztueta'k ere pranko jarri duala dirudi. Gure aldetik, bere bertsoetan Iztueta'k «Txatxantxo» itza asko erabiltzen duala esango genduke. |
|
Txatxantxo gazte polit bat
maitatzen det aspaldian.
Bera bezelakorikan
ez dago errian.
* * *
Gorputz galanta du, egokia,
illea guziz lodia,
begi beltz alaiak,
gerri liraiñ,
ezpaña txit gorria.
* * *
Galai gazte aniz
damatxo onen ondoren dabiltz
gau ta egun:
beste bat alakorik
ez baitago iñun;
* * *
ederra da segurki,
berak ere badaki;
bizia galdu lezake
edozeñek argati;
engañaturik gaduzka
beste asko eta ni.
* * *
Gaztetanik du ainguru onek
guztiz asko ikasi;
aldamenean beti nai ditu
aberatsak ikusi.
* * *
Aingeru au eta beste lau galai gazte
arrats batean
polikitxo eta gozotxo
zeuden alkarren aldean;
* * *
itz egiten zioten ederki;
bañan ez dakit maite ote duten
biotzeti.
* * *
Zure ondorendik dabiltzan galai gazteak,
baldin badirade etxe-oneko semeak,
beren idekoak naiko dituzte emazteak.
Zu utzirik artuko dituzte besteak.
Maite zaituztela esanagatikan zuri,
izango zaizkitzu itzuli.
* * *
Ezkontzeko firme eman arren itza,
galai aberatsakin kontuz zabiltza.
* * *
Izan zentzake miña,
orain ez bada ere bai gero,
adiskide oriek egiña.
* * *
Nai dizutela asko asango dizute beti
bañan ez, nik bezela,
biotz-biotzeti.
* * *
Galai maitagarria;
iru urte onetan badakizu bai
nere barrengo berria.
Nai ditut asko biotz biotzetik,
ez det iñor zu beste maiterik.
* * *
Gau eta egun, beti zauzkat gogoan;
zu beste maiterik ez det munduan.
Galai aberats guzi guziak ditut utzi,
zergatik nai dedan zurekin bizi.
* * *
Oroitzen naiz ongi
nola esaten nizun arrats batez
geundela bakarrik
itzegiten gelan zu ta ni,
beste guziak baño
askoz maiteago
izango zinduztala beti, beti. |
© Juan Ignazio Iztueta