IZTUETA'REN ESKUTITZA
AGUSTIN PASCUAL ITURRIAGA'RI
|
Be-aldean daude oarrak. Berdiñ, Arozamenak bildutako amodiozko gaiñentzeko bertsoetan. |
|
1
Nere adiskide txit
prestu ta argia:
artu baitet bedorren
karta pozgarria;
aiñ zegoen gozoa
ta ongi jarria
ez da bedorrentzat au
mirari aundia.
2
Ezkontzak izan oi du
asko langai modu,
batean irabazi
ta bestean galdu;
alaba utzitzea
ez nuke aiñ damu,
baldin senarrak ongi
maitatutzen balu.
3
Erri aundi oetan
askotatik gutxi
senarrarekin ongi
oi dirade bizi;
batzuek zatika ta
besteak igesi
ezkondu bezin laister
oi dituzte utzi.
4
Egin ezkeroztanik
alakoen jabe
eraman bear ditu
zenbait atsekabe.
Neska zar egoteaz
ere lanak daude
iñork ez nai gelditu
bat edo bat gabe. |
Nere adiskide mamia: txit etorri da bedorren karta egokia, ta denbora bear danezkoan, zeñaren zati guztiak azaldu diozkadan nere alabari [1], gure adiskide jakiñen aurrean, eta serbitzatu sermoirik onenak baño ere geiago. Ez det lekurik gaur. Bedorrena beti, Iztueta.
[1] «Ezkontza» deritzan bertsoetan aipatzen da Bautista Garralda. Ignacia, Iztueta'ren eta bere bigarren andre Kontxesi'ren alaba, 13-7-1806 jaio zan; eta ezkondu Azpiazu'tar Jose Antonio rekin 3-3-1828, Donostia'n. Alaba au aitarekin bizi izan zan, eta Iztueta bera illabete gero, 8-4-1828 ezkondu zan, irugarren aldiz, Asuncion Urrozola'rekin. Kantan noski alaba au aipatzen da.
[2] Onela erantzun zion Iztuetak Pascual Iturriaga'ri, zeñek biralduzion berso oek:
Dabidek, zartu eta
Sunamita artzeko
esan zian zuela
oñak berotzeko.
Adiñ ortan, Batista,
dek askoz obea
Palentziako manta
ez andre gaztea.
Ez badu gauza orrek
erremediorik
artzak konsejutxo bat
gaur nere aotik!
Esnatzen aizenean
goizean lotatik
ostikoka botazak
andrea aldetik.
Bi bakarrik ipintzen ditugu emen. Berez, sei dira.
© Juan Ignazio Iztueta