NERE KRISTAU MAITEAK
«Aste santua dator» baiño luzegoa da, ta aapaldi geyago dauzka. Tolosan, 1895 urtean, izan zuan bigarren argitaraldia. Bere dantza liburuan, 191-194 orrietan, Iztuetak agintariai eskeintzen die. Gorago esan degun bezela, «Nere kristau maitiak», «Aste Santua dator» baiño dotoreagoa. Geroago egiña bait dago. Bertso eskolatuagoak dauzka. Aita Eusebio Nierenberg'en liburu «Diferencia entre lo temporal y eterno»tik ere aipamen bat egiten du. Bere azkenaian eta liburuen zatian, «Kantiko espiritualak»en liburu bat aitatzen du. Bere gaztetasunean geyago ere egin zituan ustean gaude. Adibidez, Dekalogoaren aginduak. Esan degun lez, Logroñon izan zuan auzi-paperetan itz egiten da beroietzaz. |
1 Nere kristau maiteak, jakiñean gaude Jesukristo degula Gure Jaun ta Jabe; bizi-gaitezen beti fedearen alde; gelditu-diradenak au sinistu gabe, infernuan sarturik erretzen oi-daude. 2 Erioak jotzean, estu eta larri anima egongo da guztiz arrigarri; lendanaz bekatuak gogora ekarri, bat ere utzi-gabe konfesatu garbi, Luziperren mendean ez gaitezen jarri. 3 Jesukristo izanik aiñ Jainko noblea osakaia daduka guretzat gordea, Anima sendatzeko ezin-da obea: artzen-badu damua eta dotorea sartuko-da zeruan naiz izan pobrea. 4 Dirurik eman-gabe Auxen baita ditxa! bañan kosta zitzaion Jesusi bizitza; Geroztikan etsaiak, arrantzan dabiltza; ornitu nai duenak, bautismoko itza, gusto lizun guziak, arras utzi-bitza. 5 Jaunaren arpegia nai bada ikusi, ibilli bear-degu gustoen igesi; alderatzen bazaizku, begi biak itxi, mundu triste onezaz obe degu etsi, infernuko leizera ez gaitezen jetsi. 6 Munduan atsegiñak dituen gorputza, geldituko da bada zuloan lur-utsa: anima infernura Luziperren poza! Arren! urtu-dezagun negarrez biotza! gure ondoren dabil beti eriotza. 7 Naigaberik ez eman Jaungoiko jaunari; gorputz uztel au degu zapoen janari; ilta norako-geran oroitzen danari, biotza triste eta anima txit larri, batere duda-gabe bear zaizka jarri. 8 Adiskide maiteak izan arren milla, ildakoan, ez-asi bakar baten billa; apenas izango du ura ere piña, sentitzen dutelako usaia egiña; guziak aren-igez ibilliko dira. 9 Ill bezin laister ditu maitati berriak: usai zikiñarekin liztor ta euliak, sartzen zaiozkalarik abotik erdiak, beste gañerakoak jan-bear begiak; aita Eusebiok dizku esaten egiak. 10 Iltzen-danaren aide guzien ansia, etxetik botatzeko balego jantzia: Ojala ura-ere ez balu ausia! iru edo lau atsok nola nai josia; zuloratuko-dute gausa itxusia. 11 Maitatu arren askok lenago kalean gutxik egon-nai-oidu illaren aldean; ezkutatuko dute zulotzar batean, bañan ez lagatuko an ere pakean, zapo ta arratoiak dana jan artean. 12 Zabalera iru oñ, luzetara zazpi, bizi-leku txatarra izango-du lazki; sagu ta arratoiak zapoakin nasi, ardura asko-gabe, ongi edo gaizki an sartu bearko-du, naiz ezurrak ausi. 13 Ill arterañokoa esan det nola dan, gero-ere ba dago eskuak bete lan: larri egon bear du animak orduan, sartuko dan zerura edo infernuan: gaiztoa izan bada erre bear-du an. 14 Juzgatzeko pixua daukate jarria; anima gaxoaren arako larria! txit izango du langai ikaragarria, betiko pena edo betiko gloria; diferentzia ori guziz da lodia. 15 Gizon jakintsu anitz ibillitu dira diferentzia lodi andi orren billa; ongi ezaguturik animaren miña izkribatu ere bai egi asko milla: orien birtutez gu onduko bagiña. 16 Kondenatuen penak aiñ dira andiak, ezin ager-litzake nere memoriak, batez ere guziak, ain gutxi erdiak; bañan ez da faltako nork esan egiak sendatu nai badira anima eriak. 17 Gure animak dauzka igaro-bearrak zubi altu luzeak eta txit melarrak; erorten baldin-bada, sasiakin larrak; kiskaldu-bear, berriz, suak eta garrak: ez du asko balio orduko negarrak. 18 Erretzea utsa da, ez baliz geiago; bañan beste pena bat gaiztoa an dago: naiz ditzala urteak milloika igaro eta gertatu beste ainbeste milagro, bein-ere irteteko, usterik ez dago. 19 Guzia iristen du, ai ura labea! tormentu izugarri kaburik-gabea; artipizio askoz daukate parea, Luzifer dutelarik maisu ta jabea: Nori egingo zaio arako zalea? 20 Emengo atsegiñak, ez du an balio; animak izango du bere-kontrario, zein-aldetatik zuen munduan bizio, serpientiak andik itxatsiko dio: ala esplikatzen da aita Eusebio. 21 Tiraka sartuko-du, Kueba batera tormentu generorik asko ematera; iges-egin nai arren leku apartera, an irtengo zaiozka dragoiak jatera; ez diteke sekulan kanpora atera. 22 Luziferrek berekiñ leizera-ezkero, kanpora irteterik ez du zer espero: artu bearko ditu otzak eta bero, nai-ez-duela, zenbait tormentu genero; orain ontzen ez danak damuko du gero. 23 Infernua, da guziz, toki bat illuna; Ez egin, Luziferrek esaten diguna; etorri bear-zaiku oraindik eguna, Jauna ofenditua damuko deguna; animari lenbait-len eman osasuna. 24 Konfesioa dago artako jarria; urtu bedi biotza, ez-bada arria; Ill bear deguna da fedeko egia, beragatik, anima ipini garbia, gozatu nai duenak betiko gloria. 25 Arretaz bear-degu egin esamiña; orobat konfesatu bekatu egiña; infernuko su-garraz oroitzen bagiña, naiko-genduke ongi sendatu anima; izan ez dezakegun sekulako miña. 26 Ar gaiztoa da guziz animako kezka; Bekatuan beñere bizi bear ez da; aixa ill dezakegu maiz konfesatuta, orain degu denbora, baita-ere beta. Kanta oen egille, ni naiz Iztueta |
© Juan Ignazio Iztueta