JUAN iGNAZiO iZTUETA

(1767-1845)

OLERKiAK

 

        Zaldibiar hau XIX. mende hasierako euskal idazleetarik ia bakarra da apaiz ez dena. Larramendi eta Astarloa apologisten eraginpean, haiek ez bezala, euskaraz eman zuen bere onena. Batez ere etnografo eta historiagile bezala ezaguna bada ere, hainbat poema eta bertso-sail idatzi zizkigun. Erromantizismo garaiko poeta petoa, Iztuetak bertso-jartzaile eta kantugile ere jardun zuen.

        Jose Garmendia Arruebarrenak egin zuen poesi lan horien guztien bilketa eta 1978an "Iztueta'ren olerkiak" liburua argitaratu Kardaberaz Bilduman. Liburu hori da webgune honetan topa dezakezuna.

        Zaila da jakitea kasu guztietan testua Iztuetarena ote den, sarritan berak bildutakoa edo moldatutakoa izaten baita. Asko eta asko hark egindako historia, kanta eta dantza bildumetatik jasotakoak dira, eta ez dago oso garbi berorietan noraino iristen den Juan Ignazioren beraren ekarria. Nolanahi ere den, testu bakoitzean topatuko duzu Jose Garmendiak berak horrixe buruz idatzitako oharrak.

 

 

"Iztueta'ren olerkiak" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com