GEREZiAK
Udako lehen gereziarekin egiten dut amets. Emakumeari eskaini diot eta berak ahora eraman du. Begi beroekin begiratzen dit, bekatu begiekin, eta bitartean bere egin du gereziaren haragia. Ustekabean, musu eman dit, eta musuarekin batera, gerezia. Eta ni txora-txora eginda joan naiz, egun oso-osoan gereziaren hezurrarekin hortzen teklatuan musika eginez.
Gauean esan diot: "Badut zuretzat zerbait, maite".
Eta bere ahoan lehen gereziaren hezurra utzi dut.
Manuel Rivas