AMODiOA

 

Ez dizut esango goizaren usaineko ahotsa duzula,

        Ez desertuko erreka apala zarenik,

Ez dizut esango gazela begiak dituzula,

Ez zure ilea arratsaldeko haizea baino

leunagoa denik. Ez dizut esango zure mugimenduek

eguzki aldeko mendi magalen sosegua dutela,

Ez baita egia, zure gorputza nahiko normala da,

Baina zurekin ez nagoenean tristeziaz gaixotzen naiz.

 

                                                  Mohamed Al-Kali

 

 

"Hamar mezu eta dei bat" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com