AMODiOA ETA KOMUNA
Peter eta Jon mutilen etxera Itziar izeneko neska etorri zen. Itziar eta Jon maitemindu egin ziren, eta berehala elkarrekin jarri ziren gela berean, elkarrekin lo egiten hasi ziren. Lo eta...
Baina Itziar Peterri ere gustatzen zitzaion.
Goiz batez, Peterrek Itziar gelatik irteten ikusi zuen. Kamiseta bat baino ez zeraman jantzia, justu-justu kuleroak estaltzen zizkiona... Ilea harrotuta zeukan, eta irribarre ttiki bat ahoan. Sagutxo bat ematen zuen.
Zu laguntzeko asmotan jaiki naiz esan zion Itziarrek Peterri. Gosaria prestatuko dizut.
Jainko potoloa! Ez zenuen zertan jaiki...! Oso atsegina zara! Peterrek ezin zuen sinetsi. Beragatik jaikia zen. Ikaragarria zen. Orduan, gozotasunez, esan zion: Nahi baduzu, komunera joan zaitezke ezertan hasi aurretik.
Primeran! Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta azkarrago prestatuko dizut gosaria.
Peter baztertu egin zen eta, komunera bidean, Itziarren gorputzak apur bat ukitu zuen Peterrena. Hala ere, nahikoa izan zen bere galtzontzilo zabaletan zakila xut jartzeko. Bragetan, sator ttiki bat balitz bezala, sexua agertu zitzaion. Kaka zaharra. Barnerantza zapaldu zuen, hankartera sar zedin. Baina Itziarrek ez zuen komuneko atea guztiz itxi eta neska txiza nola egiten ari zen entzun zuen Peterrek. Burrustan ateratzen zitzaion, pol-pol-pol, neskek ohi duten moduan, uraren kontra eginez. Eta, gero, lehortzeko, euskarritik paper higienikoa hartzen entzun zion. Itziar aurpegia bete irribarre irten zen...
Ez dut bonba bota... Ez zaizu axola, ezta? Sukaldean itxarongo dizut.
Pasilloan urrundu zen eta Peterrek begirik kendu gabe jarraitu zion. Kamiseta apur bat altxatzen zitzaion, baina nahikoa ez. Komunera sartu zenean, Itziarren txiza ikusi zuen, eta, igerian, gero eta gehiago hondoratzen ari zen paper arrosa. Oraindik tente samarra zuen hankartekoa ur horixkara zuzendu, eta txiza egiten hasi zen. Bi likidoen bat egitea atsegin baino atseginagoa egin zitzaion. Itziar sukaldean imajinatu zuen, aulki batera igota, berari gosaria prestatzen... Mmmmm! Pozaren pozez, irribarre egin zuen. Itziar hurbilago sentitzen ari zen.
Lisa Jewell