HERiOTZAREN AURKA

 

Bizi gaitezen, ene Lesbia, eta maitatu

Eta pentsa dezagun zahar bihozkabeen

Zurrumurruek ez dutela ezertxo ere balio.

Eguzkia hil daiteke, eta berriz sortu;

Guk, gure argi laburra hiltzen denean,

Betiko gauean lo egin beharko dugu.

Emaidazu, bada, mila musu, eta gero ehun

Beste mila gero, eta beste ehun berriro.

Gero gelditu gabe mila, eta ehun,

Eta, azkenean, mila asko gehitu ondorenean,

Nahas dezagun kontua, ez dezagun gehiago zenbatu,

Musuak hainbeste izan direla jakinik

Inbidiatsuek ez diezaguten kalterik egin.

 

                              Valerius Catullus

                              Kristo aurreko poeta italiarra

 

 

"Hamar mezu eta dei bat" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com