Lehen, idazten ez zekiten kulturetan, horrelako mezuak bidaltzen ziren. Eta gauza bakoitzak zuen bere esanahia. Adibidez,
Belar izpiak: zurbil nago zuganako maitasunez esan nahi du.
Fruitu gorriak: gorritu egiten naiz zutaz pentsatzean.
Datil ihartuak: ihartuta geratu naiz, fruitu hau bezalaxe.
Ikatz puskak: nire bihotza sutan dago amodio minez.
Loreak: ederra zara.
Azukre koxkorrak: gozoa zara.
Harri txikiak: zu gabe, ibiltzeko arazoak izango ditut.
Hegazti baten lumak: hegoak banitu, hegan joango nintzateke zuregana.
Intxaurrak: zeurea naiz.