AMODiOAREN iRAUPENA
Lehendabiziko aldiz maitemintzen direnean, gazteek helmugatzat hartzen dute amodio berri hori, lehen amodio hori betirako biziko diren tokia izango balitz bezala; baina ez dira konturatzen lehen amodio hori oztopo lasterketa baten hasiera dela, hau da, biziko dituzten amodio gorabeheren abiapuntua besterik ez...
Betirako pasioek bataz beste sei hilabete irauten dute; eta gero, dena ongi ateraz gero, bizitza osorako amodio bihurtzen dira, hau da, gehienez ere beste bi urte iraun dezakete. Guztira, hasierako lilura eta geroko iraupenaren artean, gutxi gorabehera bi urte eta erdi.
Rosa Montero