FORMA FiN BAT IKUSTEN DUZUNEAN

 

Forma fin bat ikusten duzunean

        Harrapa ezazu

        Eta ahal baduzu besarka ezazu.

Neskatila dela, edo mutila bada ere,

Ez zaitez lotsatia izan, izan zaitez ausarta, alaia,

Bizitza laburra da, goza ezazu

        Zure haragiaren ukiduraz

        Atsegin zaizun momentuan.

Ez dago larrua jotzerik hilobian.

 

                                                  W. H. Auden

 

 

"Hamar mezu eta dei bat" orrialde nagusia


www.susa-literatura.com