Hemen

euskaldun izatea bezalako

gudaririk ez dago.

Hemen euskaraz irakurri

eta euskaraz idaztea bezalako

iraultzailerik ez dago.

Hemen

euskara indartzea bezalako

indar politikorik ez dago.

Hemen ez dago

euskara adinako desafiorik

inperio zurrupariaren

aurka.

Hemen ez dago

euskara adinako

askatasunaren aldeko

itxarobiderik.

 

 

© Bitoriano Gandiaga

 

 

"Gandiagaren poemak bere ahotsez" orrialde nagusia

susa-literatura.com