|
"The Old Man and the Sea"
eleberria Life aldizkariak argitaratu zuen lehen aldiz 1952ko irailaren
1ean, eta zazpi egun geroago irailaren 8an plazaratu zuen liburuan Scribner's
argitaletxeak.
Anjel Goenagaren itzulpenez, "Agurea ta itxasoa" 1963an agertu zuen estreinakoz euskaraz Itxaropenak. Hiru urte lehenago, 1960ko abuztuaren 21ean, Jose Artetxek Ernest Hemingwayrekin enkontrua egin zuen Donostiako Maria Cristina Hotelean, euskarazko argitalpenerako Hemingwayk egile eskubideak doan eman zitzan eskatze aldera. Solasaldi haren kronika ikus "Agurea ta itxasoa" liburuko Artetxeren hitzaurrean. |
|